2014/06/16

GURE GELAKO ZETARRAK

Sei bat aste daramate gure gelan, eta guk zaindu ditugu janaria emanez.
Tolosatik hosto bereziak ekarri ditugu, gero  krisalida egin dituzte,  eta  hamasei   tximeleta   dauzkagu.

Hurrengo  egunean  arrautzak  egiten  hasi ziren, txiki txikiak  eta multzoka bilduta.



Hurrengo astetan hilko dira eta arrautzatxoak udaberri arte jasoko ditugu. Orduan berriro hasiko dira ar txikiak jaiotzen.

2014/06/09

1., 2., eta 3. mailakoak Hondarribira joan ginen

Ekainaren 5-6an Hondarribira joanginen.Hortik ordu batera hondartzara  joan ginen, oso ondo pasa genuen.

Batzuk uretan saltoka baina ura oso hotza zegoen eta beste batzuk hondarretan gauzak egiten ibili ziren.



 



 


Itsasontziz Hendaiara  joan ginen, asko ibili ginen eta parke batera heldu ginen, eta han ogitartekoa jan genuen, itzultzean Hendaiako portura joan  ginen, itsasontzia  hartu  eta Hondarribira.




Gauean musikarekin jolasak egin genituen, nekatu egin ginen pixkabat, baina hala ere oso ondo pasa genuen,

11:00aldera ohera joan ginen eta andereñoak ipuin bat kontatu zigun.



Bigarren egunean, herria ikustera abiatu ginen, oinez.





Hondarribia herri polita da, harrizko etxeak, gaztelua, harresiak, eta arrantzaleen etxeak ditu ikusteko.









 

2014/05/09


 PAISAIAK EZAGUTU NAHI DITUGU, eta horregatik oporretan paisai bana marraztu genuen.





Nik, Martin,  gure  txabola  eta bere ingurua marraztu  nuen.

Nik ,Haritz,  Kantabriako harana marraztu nuen.

Nik, Oinatz,  baserri bat mendian  marraztu  nuen.

Nik, Julen   eliz  inguruan  dauden  baserriak marraztu nituen.


Ni  Hodei  naiz  eta  Asturiaseko  meategi  bat  marraztu  nuen.


Ni Laida naiz, eta  bi txabola erreka baten ondoan egin ditut, zuhaitzez inguratuta.

Ni, Irati naiz eta herri bat egin dut mendiz inguratuta.





 Ni Oier naiz eta Berastegiko elizatik Aiztunalde auzora marraztu det.

Ni Uxue naiz eta nire izebaren txabola egin dut, aurrean ardiak, oilasko eta bi txakur daudela.  


Ni Garazi naiz eta mendi altu altu bat egin dut,
eta mendi horretan ardiak daude,  gainera zeru ilun iluna dago.






Ni Beñat  naiz  eta  hau  Teileetxea da, ardiak,  zuhaitzak eta belazea dauka.

Gure itsasertzak duen forma azaltzen duen argazki bat bilatu nuen (Izaskun.

 

2014/03/28



Hans Christian Anderssen idazleari  Berastegira etortzea gonbidatzeko  herriko txoko politak marraztuz postalak egin ditugu.
KAIXO LAGUNAK, GAUR MARTXOAREN 28AN HERRIKO BORDA BATEN JARRITAKO EGUZKI PLAKAK IKUSTERA JOAN GARA.
TEILATUAN DITUEN HIRU PLAKEKIN LORTZEN DA ELEKTRIZITATEA BARRUKO ARGIRAKO, KANPOKORAKO, MIKROUHINA, IRRATIA, HOZKAILU TXIKIA ETA ENTXUFE BATERAKO.
OSO INTERESGARRIA IZAN DA GUZTIA. ESKERRIK ASKO MIKEL.


2014/03/19

PLASTIKAN LAN IKUSGARRIAK ATERA ZAIZKIGU  EA GUSTATZEN ZAIZKIZUEN


IPUINAK ELKARRI KONTATZEN

Atzo, martxoaren 18an, ipuinak elkarri kontatu genizkion, asko gustatu zitzaigun kontatzea eta entzutea. POLITTE izan zen.