2014/12/16

BOGA BOGA MARINELA

Kaixo, guztioi: Gaiari amaiera eman diogu, eta txoko txuriko argazkiak, eta lantxo batzuk erakutsiko dizkizuegu.




BALEAREN  EHIZA
Lehengo talaiariaren deia.

Talaiariak balea ikusten zuenean, arrantzalei  abisua pasatzen zitzaien.

Balearen ehiza

Arpoiak hartzen zituzten eta balea hiltzera joaten ziren.

Partiketa eta salmenta

Ehizatzen zutenean, saldu egiten zuten.


Zatirik onena, mihia zen, eta apaizei ematen zioten.


NOLAKOA ZEN EUSKAL BALEA.

Euskal balearen luzera 15 metrokoa da eta pisua 60 tonakoa.

Begi txikiak zituen eta baraila oso kurbatua.

Barailen alde banatan 270 luzakin zituen gutxi gorabehera.

Euskal baleak airea hartzeko bi zulo zituen  gaineko aldean.

Airea hartzeko bi zulo  horietatik, bost metroko ur eta lurrun zorrotadak botatzen zituen.

Baleek lotura oso estua zuten familiakoen artean.

Euskal baleen  entzumena bikaina zen.



KARRAMARRO UHARTEA

Dimirti pirata barku zahar batean itxasora doa.
Dimitri piratak oso gaizki kantatzen zuen,horregatik gauza guztiak puskatzen zituen.
Uharte batetara iritsi ziren.
Balea ,uharte bat zela pentsatzen zuten .
Dimitri kapitainak esan zuen uhartea mugitu egiten zela.
Itsaso guztiak eta Dimitri kapitaina jan egin zituen.
Baleak putz egin, eta gauza guztiak kanporatu zituen.
Dimitri pirata kantatzen hasi zen berriro eta urre guztia itsasora erori zen.
Alua, hanka palua.



PIRATEN OHOREZKO KODEA

1.                 1     Lagunak ezin dira traizionatu.

2-Debekatuta dago ihes  egitea borrokako garaian.

3-Altxorrarekin  ezin  da  jolastu.

4-Oheratzerakoan kandelak itzali behar dira.

5-Piraten artean debekatuta  dago borroka.


MUNDUA, NOLAKOA?

Hasiera batean, mundua horrelakoa zela pentsatzen zuten: 

Mundua laua zela, eta elefanteen gainean zegoela.

Gerora, horrelakoa zela konturatu ziren: 

mundua borobila dela ohartu ziren Elkanori esker. 

Elkano marinela Getariakoa zen, eta munduari buelta eman zion.



2014/11/15

TALDE KOOPERATIBOAK

Badakizue talde kooperatiboetan lana egiten dugula, ezta?

 Gu MARRAZO TALDEA gara.


Gu BASERRITARTALDEA gara.


Gu ERREALA TALDEA gara.


Gu OSTADARRA TALDEA gara.


Gu IZURDE TALDEA gara.


2014/11/14

AGUUUUR!!

Kaixo! Tristura handiz, baina iritsi da agur esateko eguna. Oso oso oso gustora egon naiz zuekin hilabete honetan. Asko ikasi dut eta oso ondo pasa dut zuekin. Milesker zuekin egoteko aukera emateagatik. Txintxo ibili eta asko ikasi, eta garrantzitsuena, ondo pasa ikasten!!

AGUUUR, BESARKADA BAT.

ESKERRIK ASKO!!!!!!!!!!!!!!

IÑIGO MAISUA.

2014/11/13

ERREMENTARITZA ERREPORTAIA

  • 2.en mailakoak herriko errementariengana joan ginen. 
  • Nire gelako baten aita eta osaba errementariak dira.
  • Urriaren 30ean errementariak ezagutzera joan ginen. 
  • Erdi aroa lantzen ari gara eta horregatik joan ginen errementarien lana ezagutzera. 
  • Bertako paretetan burnizko hainbat tresna zeuden.
  • Burniz egindako suge bat ikusi genuen. 
  • Burnizko letrak ere ikusi genituen.
  • Burnizko ezpata haundi bat ikusi genuen. 
  • Bertan burniz egindako larrosa bat ikusi genuen.
  • Burnia sutara sartzerakoan sua haunditu egiten zen. 
  • Burnizko korapiloak egin zituzten.
  • Burnia estutu eta makarroia bezela egiten zutela ikui genuen. 
  • Burniz egindako eguzkilore bat ikusi genuen. 
  • Burniari punta zorrozten ikusi genuen.
  • Lauburu bati zuloa egin zioten, gelan zintzilikatzeko. 
  • Burnia hozten zenean ke asko ateratzen zen. 
  • Errementariek burnizko gauza asko oparitu zizkiguten. 
  • Klasean jartzeko lauburu bat oparitu ziguten. 
  • Zortzi perra oparitu zizkiguten.
  • Oparitutako gauza hauek gure gelako txoko txurian utzi genituen.







2014/11/12

ERDI-AROA

Erdi-Arko gaiarekin amaitu dugu, eta errepaso bezala, lan eder hau egin dute.

BERASTEGIKO HISTORIA

- Berastegi 1.000.urtearen inguruan sortu zen.
- Felipe IIIari esker fundatu zen.
- Ez zien gaur egungo izena jarri, Blastegi izena jarri zioten.
- Berastegi Tolosaldean dago.
- Berastegiko ibaien eta mendien izenak dira: San Lorentzo, Uli, Ipuliño…
- Errekak ,aldiz,Oioko, Zelai, Uli …



Juan Inazio Elosegiri esker jakin dugu hori guztia; eta gogoratzen ez garen askoz gehiago.... Eskerrik asko!!!

NOBLEZIA

Gazteluetan bizi ziren.
Gerlari asko zeuzkaten.
Nekazariei esker bizi ziren
Harresiz inguratuta zegoen gaztelua.
Nafarroako Berengela erregina izan zen.
Gazteluko printzesak gaztelu barruan festak egiten zituzten.
Joanes Naiarataz maitemindua zegoen.
Naiararen aitari gaztelua suntsitu zioten.






KLEROA

Monasterioetan bizi ziren.
Idatzi eta irakurri egiten  zuten.
Otoitz egiten zuten.
Erietxeak eraiki zituzten.
Jende txiroari laguntzen zioten.



NEKAZARIAK

Nekazariek lan asko egiten zuen.
Nekazarien umeak 4 eta 5 urterekin hasten ziren lanean.
14 urterekin ezkontzen ziren .
Nekazariak arropa  puskatuekin ibiltzen ziren, txiroak zirelako.





PERTSONA OSPETSUAK

- Jose Antonio  Muñagorri.  Berastegin jaio zen. Oso politikari  garrantzitsua izan zen. 
Gure eskolak bere omenez izena du horrela.

 - Jesus Altuna Berastegin  jaio zen 1932. urtean.  Arkeologia eta Historiaurrean aditua da.Euskal geografia osoan zehar aritu da lanean

 - Maria Cueto. Asturiasen jaio zen. Artista ospetsua da. Berastegin bizi da.

- Mariano Arsuaga  margolari ospetsua   da. Irunen jaio zen. Berastegin bizi da.

- Arantzazu  Azpiroz  Berastegin jaio zen. Txirrindulari profesionala  izan zen. 2002an Espainiko txapelduna izan zen. 





Ostiralean Mariano Arsuaga eta Maria Cuetoren arte-lanak ezagutzera joan ginen. Asko gustatu zitzaigun, eta pazientzia handiz azalpenak eman zizkiguten.
Eskerrik asko Maria eta Mariano!!!





2014/10/27

Betaurreko bereziak eta Josebaren agurra



Kaixo!!

Joseba naiz, 2. mailako ikasleen irakasle berria. Aurtengo ikasturtean egongo naiz zuekin arratsaldero. Dagoeneko astebete pasa dugu elkarrekin. Hemen daukazuten hau, arte hezkuntzan egindako betaurreko bereziekin egindago argazkia duzue. Izan ere berde ikustearen boterea lortzen du jartzen dituen pertsonak!!
Espero det elkarrekin gauza gehiago egin eta ikasteko denbora izatea ikasturte hasiberri honetan!!

2014/10/15

ERDI AROA

Kaixo Iñigo naiz, praktiketako maisua. Erdi Aroa hobeto ezagutzeko bideo batzuk aurkitu ditut, ea gustoko dituzuen!!

2014/10/09

2014-15 IKASTURTEA

BIGARREN MAILAKOAK GARA.


ETA BLOGA ESTRENATUKO DUGU TXANELAKO LAN BATEKIN.

Txanelako gaia: "Zein txikia jaio nintzen" da, eta taldeka , ikasi duguna kontatuko dizuegu.

ERREALA TALDEA

-         Familia zuhaitza egin dugu.
-         Gure jaioteguna idatzi dugu.
-         Gutuna idatzi dugu.
-         Pisatu egin gara.


BASERRITAR TALDEA

-         Ume txikiei buruz hitz egin dugu.
-         Gutuna idatzi dugu.
-         Familia zuhaitza egin dugu.
-         Komikiak irakurri ditugu.


MARRAZO TALDEA

-         Ama eta aitari buruz hitz egin dugu.
-         Txikitako gauzei buruz hitz egin dugu.
-         Karta bat idatzi dugu.
      -    Familia zuhaitza egin dugu.


OSTADARRA TALDEA

-         Komikia irakurri genuen.
-         Eskutitza idatzi genuen.
-         Ipuinak etxera eraman ditugu.
-         Etxetik txikitako gauzak ekarri ditugu.


IZURDE TALDEA

-         Postala idatzi genuen.
-         Familia zuhaitza egin genuen.
-         Etxeko lanez  hitz  egin genuen.
-         Gurasoetaz hitz egin dugu.