2014/11/15

TALDE KOOPERATIBOAK

Badakizue talde kooperatiboetan lana egiten dugula, ezta?

 Gu MARRAZO TALDEA gara.


Gu BASERRITARTALDEA gara.


Gu ERREALA TALDEA gara.


Gu OSTADARRA TALDEA gara.


Gu IZURDE TALDEA gara.


2014/11/14

AGUUUUR!!

Kaixo! Tristura handiz, baina iritsi da agur esateko eguna. Oso oso oso gustora egon naiz zuekin hilabete honetan. Asko ikasi dut eta oso ondo pasa dut zuekin. Milesker zuekin egoteko aukera emateagatik. Txintxo ibili eta asko ikasi, eta garrantzitsuena, ondo pasa ikasten!!

AGUUUR, BESARKADA BAT.

ESKERRIK ASKO!!!!!!!!!!!!!!

IÑIGO MAISUA.

2014/11/13

ERREMENTARITZA ERREPORTAIA

  • 2.en mailakoak herriko errementariengana joan ginen. 
  • Nire gelako baten aita eta osaba errementariak dira.
  • Urriaren 30ean errementariak ezagutzera joan ginen. 
  • Erdi aroa lantzen ari gara eta horregatik joan ginen errementarien lana ezagutzera. 
  • Bertako paretetan burnizko hainbat tresna zeuden.
  • Burniz egindako suge bat ikusi genuen. 
  • Burnizko letrak ere ikusi genituen.
  • Burnizko ezpata haundi bat ikusi genuen. 
  • Bertan burniz egindako larrosa bat ikusi genuen.
  • Burnia sutara sartzerakoan sua haunditu egiten zen. 
  • Burnizko korapiloak egin zituzten.
  • Burnia estutu eta makarroia bezela egiten zutela ikui genuen. 
  • Burniz egindako eguzkilore bat ikusi genuen. 
  • Burniari punta zorrozten ikusi genuen.
  • Lauburu bati zuloa egin zioten, gelan zintzilikatzeko. 
  • Burnia hozten zenean ke asko ateratzen zen. 
  • Errementariek burnizko gauza asko oparitu zizkiguten. 
  • Klasean jartzeko lauburu bat oparitu ziguten. 
  • Zortzi perra oparitu zizkiguten.
  • Oparitutako gauza hauek gure gelako txoko txurian utzi genituen.







2014/11/12

ERDI-AROA

Erdi-Arko gaiarekin amaitu dugu, eta errepaso bezala, lan eder hau egin dute.

BERASTEGIKO HISTORIA

- Berastegi 1.000.urtearen inguruan sortu zen.
- Felipe IIIari esker fundatu zen.
- Ez zien gaur egungo izena jarri, Blastegi izena jarri zioten.
- Berastegi Tolosaldean dago.
- Berastegiko ibaien eta mendien izenak dira: San Lorentzo, Uli, Ipuliño…
- Errekak ,aldiz,Oioko, Zelai, Uli …



Juan Inazio Elosegiri esker jakin dugu hori guztia; eta gogoratzen ez garen askoz gehiago.... Eskerrik asko!!!

NOBLEZIA

Gazteluetan bizi ziren.
Gerlari asko zeuzkaten.
Nekazariei esker bizi ziren
Harresiz inguratuta zegoen gaztelua.
Nafarroako Berengela erregina izan zen.
Gazteluko printzesak gaztelu barruan festak egiten zituzten.
Joanes Naiarataz maitemindua zegoen.
Naiararen aitari gaztelua suntsitu zioten.






KLEROA

Monasterioetan bizi ziren.
Idatzi eta irakurri egiten  zuten.
Otoitz egiten zuten.
Erietxeak eraiki zituzten.
Jende txiroari laguntzen zioten.



NEKAZARIAK

Nekazariek lan asko egiten zuen.
Nekazarien umeak 4 eta 5 urterekin hasten ziren lanean.
14 urterekin ezkontzen ziren .
Nekazariak arropa  puskatuekin ibiltzen ziren, txiroak zirelako.





PERTSONA OSPETSUAK

- Jose Antonio  Muñagorri.  Berastegin jaio zen. Oso politikari  garrantzitsua izan zen. 
Gure eskolak bere omenez izena du horrela.

 - Jesus Altuna Berastegin  jaio zen 1932. urtean.  Arkeologia eta Historiaurrean aditua da.Euskal geografia osoan zehar aritu da lanean

 - Maria Cueto. Asturiasen jaio zen. Artista ospetsua da. Berastegin bizi da.

- Mariano Arsuaga  margolari ospetsua   da. Irunen jaio zen. Berastegin bizi da.

- Arantzazu  Azpiroz  Berastegin jaio zen. Txirrindulari profesionala  izan zen. 2002an Espainiko txapelduna izan zen. 





Ostiralean Mariano Arsuaga eta Maria Cuetoren arte-lanak ezagutzera joan ginen. Asko gustatu zitzaigun, eta pazientzia handiz azalpenak eman zizkiguten.
Eskerrik asko Maria eta Mariano!!!