2015/05/29

ERDI AROAREN IRUDIKAPENA

Kaixo, guztioi: Azken ebaluaketa honetan Erdi-Aroko irudikapena egiten ari gara, eta Ekaineko Jaialdian zuei aurkeztuko dizuegu. Bitartean ikus ezazue irudikapeneko momentu batzu.


GAZTELUAN  Jaime eta Diego ERREGEAK ETA Berengela eta Juana PRINTZESAK.


HERRIKO OKINAK: Blanka eta Isabel


GERLARIAK: Rodrigo, Bermudo, Belasko eta Recadero.


NEKAZARIAK: Giomar, Urraka Fabrike eta Alfonso.


MONASTEGIAN ERREZOAN: Leonor eta Maria abadesak eta Bela eta Pedro apaizak.


ERREMENTARIAK: Santxo eta Fernando.


Giomar NEKAZARIAREN ALABA Petra BATAIATZEN

2015/05/05

NATURAREN gaia

Iritsi gara azken gaiara. NATURA

Irteera bat egin dugu IPARRORRATZ-ARGAZKI KAMARA-PRISMATIKO eta KUTXA batekin.


Landare, xomorro, hegazti, loreak...behatu ditugu:




Ateratako argazkiekin muralak egin ditugu:



Irteerako planoa egin dugu:


Hazi bilduma egiten ari gara:


Haziek ernamuina atera  dute kotoi artean, eta ondoren lorontzietan erein ditugu. Ea landarea ateratzen den.


Atera dira landareak...





Txoko txurian landareak, haziak, hostoak lehortzen, aguakate hazia...dauzkagu:





Lorearen zatiak ikasi ditugu. Ollokora joan gara loreen bila, eta gelan luparekin zatiak aztertu ditugu, zer izen duen bilatu dugu, marraztu eta zatiak identifikatu ditugu.



Mendian bildutako hostoak lehortu egin ditugu, eta ondoren konposizio hauek egin ditugu: