Hau da bizitza erraza ta alaia,
beti oporretan astean eta jaian.
Gu gara turista profesionalak,
gure bidaiak, bai mundialak!
Eguraldi ona heltzean zuen etxera
gu motxilak egin ta hegan joaten
gara.
Zerua da gure janaritegia,
ostatua hartzen dugu mantenu erdian.
Ohe bat dugu txoko bakoitzean,
burua beti hurrengo etxean.
Baina hain, hain internazionalak,
etzaizkigu iristen postalak.
Beti oporretan, oporretan beti,
hau mundu aldrebesa, hau da
estresa.(x2)
…
Bidaia ospatu nahiko genuke baina,
beste etxe batean ahaztu zaigu
“champagne”.
Goizez kabiatik irten da berehala,
auskalo non daude baina ziur uda
dela,
eta etxea prest denean,
prest oheak eta mahaiak,
seinale da iritsi dela,
abiatzeko garaia.
Beti oporretan, oporretan beti,
hau mundu aldrebesa, hau da estresa.
Beti…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina