2021/05/27

TXOKO TXURIA


 Txanelan, lanbideak landu ditugu eta gelako txoko txurian, bakoitzak bere etxetik ekarritako gauzak jarri ditugu. Ondoren, txartelak egin ditugu eta hemen dauzkazue argazkiak!!!







BERASTEGI KANTUAN - BETI OPORRETAN

 

Hau da bizitza erraza ta alaia,

beti oporretan astean eta jaian.

Gu gara turista profesionalak,

gure bidaiak, bai mundialak!

Eguraldi ona heltzean zuen etxera

gu motxilak egin ta hegan joaten gara.

 

Zerua da gure janaritegia,

ostatua hartzen dugu mantenu erdian.

Ohe bat dugu txoko bakoitzean,

burua beti hurrengo etxean.

Baina hain, hain internazionalak,

etzaizkigu iristen postalak.

 

Beti oporretan, oporretan beti,

hau mundu aldrebesa, hau da estresa.(x2)

Bidaia ospatu nahiko genuke baina,

beste etxe batean ahaztu zaigu “champagne”.

Goizez kabiatik irten da berehala,

auskalo non daude baina ziur uda dela,

eta etxea prest denean,

prest oheak eta mahaiak,

seinale da iritsi dela,

abiatzeko garaia.

 

Beti oporretan, oporretan beti,

hau mundu aldrebesa, hau da estresa.

Beti…

2021/05/17

3. MAILAKOEN AURKEZPENA


Pasa den ostiralean, 3. mailakoak Txanelan ikasitakoa erakustera gure gelara etorri ziren. Gaia "Gorputza" zen eta zentzumenak (usaimena, dastamena, ukimena, ikusmena, entzumena) azaldu zizkiguten, landutako kanta bat,... Hau guztia, bakoitzak egindako "Lapbook-etik" erakutsi ziguten. Eta oso ondo pasa genuen!!! ESKERRIK ASKO 3. MAILAKOAK!!!








2021/05/10

EA2030 AURKEZPENA



Pasa den asteko ostiralean (maiatzaren 7an), Eskola Agenda 2030 proiektuan egindako lanketa, Udalera azaltzera joan ginen. Gure gelatik Amets eta Oier joan ziren, 1. mailatik Lorea eta Araitz, 3. eta 4. mailetatik, Iker eta Izaro, 5. mailatik Henar eta Oihane eta 6. mailatik, Ane eta Maddi. 
Guk egin genituen eskaerak hauek izan ziren:
- Belaze bat 
- Parke bat, txirrista, kolunpio eta tirolinekin
- Saski baloi eta futbol zelaiak
- Piszina bat tobogan eta tranpolinekin



BERASTEGI KANTUAN - KOLORETAKO FAMILIAK

 

2021/05/06

BERASTEGI KANTUAN - AUSARTAK BILATZEN 2021

 Ausartak bilatzen, sentimenak adierazten

Ausartak bilatzen, pertsonei  laguntzen.

Zu zara inportantea, zuk dakizu zer pasatzen den,

ez begiratu beste aldera, ez izan beldur gaiztoei.

Ausartak bilatzen, harroei aurre egiten,

eta pasatzen ari diren gaizto guztiei.

Lasaitu harroputza, eta jarri arreta.

Pasatu orria, atzean gelditzen zara

Nik errespetua  ia azpimarratu det

Motxilak libururik gabe ez dizu pisatu behar,

izan ausarta eta ez utzi ikusi zenuena gertatzen.

Norbait bakarrik badago, norbait baztertzen badute,

zu jarri bere ondoan, ni berarekin nago.

Zu jarri bere ondoan, eta  harroa akabo.

Eeeeiiii zuek!!

ausartaren indarra bihotzean dago.

Ausartak bilatzen. BIS

Gaur eskolara ni noa ausardiarekin

ez da zuzena nire lagunari hori gertatzea

ez konfunditu broma miña ematearekin

egoera gelditu, gehiegi pasa zara.

Gure borroka abestia ez duzu isilduko,

aurrean jartzen banaiz, ez duzu bultzatuko,

ez  zaude bakarrik, lagun

ez  zaizu ezer gertatuko,

begiratu aurrera, irrifar bat eta burua altxa.

Norbait bakarrik badago, norbait baztertzen badute,

zu jarri bere ondoan, ni berarekin nago.

Zu jarri bere ondoan, eta  harroa akabo.

Ausartak bilatzen, sentimenak adierazten

Ausartak bilatzen, pertsonei laguntzen.

Zu zara inportantea, zuk dakizu zer pasatzen den,

ez begiratu beste aldera, ez izan beldur gaiztoei.

Eeeeiiii zuek!!

ausartaren indarra bihotzean dago.

Eeeeiiii zuek!!

ausartaren indarra bihotzean dago.

Ausartak bilatzen.

Ausartak bilatzen.

Ausartak bilatzen.

Ausartak bilatzen, sentimenak adierazten

Ausartak bilatzen, pertsonei laguntzen.