ANE, EGUN POLIT BAT IGARO DEZAZULA!!!
URRIAREN 28AN SAGARRAK BILTZEN ARITU GINEN AITZIBERREN LAGUNTZAREKIN. OSO GUSTURA EGON GINEN! SAGARREKIN, MUZTIOA EGIN ZUTEN AZOKA EGUNEAN.
OINEZ BERASTEGI EKIMENA DELA ETA, ASTEARTEAN HERRI BUELTA EGIN GENUEN MARISOLEKIN. GUSTURA ENTZUN GENITUEN ZURE ISTORIOAK! ESKERRIK ASKO!!!
Hau da bizitza erraza ta alaia,
beti oporretan astean eta jaian.
Gu gara turista profesionalak,
gure bidaiak, bai mundialak!
Eguraldi ona heltzean zuen etxera
gu motxilak egin ta hegan joaten
gara.
Zerua da gure janaritegia,
ostatua hartzen dugu mantenu erdian.
Ohe bat dugu txoko bakoitzean,
burua beti hurrengo etxean.
Baina hain, hain internazionalak,
etzaizkigu iristen postalak.
Beti oporretan, oporretan beti,
hau mundu aldrebesa, hau da
estresa.(x2)
…
Bidaia ospatu nahiko genuke baina,
beste etxe batean ahaztu zaigu
“champagne”.
Goizez kabiatik irten da berehala,
auskalo non daude baina ziur uda
dela,
eta etxea prest denean,
prest oheak eta mahaiak,
seinale da iritsi dela,
abiatzeko garaia.
Beti oporretan, oporretan beti,
hau mundu aldrebesa, hau da estresa.
Beti…
Pasa den ostiralean, 3. mailakoak Txanelan ikasitakoa erakustera gure gelara etorri ziren. Gaia "Gorputza" zen eta zentzumenak (usaimena, dastamena, ukimena, ikusmena, entzumena) azaldu zizkiguten, landutako kanta bat,... Hau guztia, bakoitzak egindako "Lapbook-etik" erakutsi ziguten. Eta oso ondo pasa genuen!!! ESKERRIK ASKO 3. MAILAKOAK!!!
Ausartak bilatzen, sentimenak adierazten
Ausartak bilatzen, pertsonei laguntzen.
Zu zara inportantea, zuk dakizu zer pasatzen
den,
ez begiratu beste aldera, ez izan beldur gaiztoei.
Ausartak bilatzen, harroei aurre egiten,
eta pasatzen ari diren gaizto guztiei.
Lasaitu harroputza, eta jarri arreta.
Pasatu orria, atzean gelditzen zara
Nik errespetua
ia azpimarratu det
Motxilak libururik gabe ez dizu pisatu behar,
izan ausarta eta ez utzi ikusi zenuena
gertatzen.
Norbait bakarrik badago, norbait baztertzen
badute,
zu jarri bere ondoan, ni berarekin nago.
Zu jarri bere ondoan, eta harroa akabo.
Eeeeiiii
zuek!!
ausartaren
indarra bihotzean dago.
Ausartak
bilatzen. BIS
Gaur eskolara ni noa ausardiarekin
ez da zuzena nire lagunari hori gertatzea
ez konfunditu broma miña ematearekin
egoera gelditu, gehiegi pasa zara.
Gure borroka abestia ez duzu isilduko,
aurrean jartzen banaiz, ez duzu bultzatuko,
ez zaude bakarrik, lagun
ez zaizu ezer gertatuko,
begiratu aurrera, irrifar bat eta burua altxa.
Norbait bakarrik badago, norbait baztertzen
badute,
zu jarri bere ondoan, ni berarekin nago.
Zu jarri bere ondoan, eta harroa akabo.
Ausartak bilatzen, sentimenak adierazten
Ausartak bilatzen, pertsonei laguntzen.
Zu zara inportantea, zuk dakizu zer pasatzen
den,
ez begiratu beste aldera, ez izan beldur
gaiztoei.
Eeeeiiii
zuek!!
ausartaren
indarra bihotzean dago.
Eeeeiiii
zuek!!
ausartaren
indarra bihotzean dago.
Ausartak bilatzen.
Ausartak bilatzen.
Ausartak bilatzen.
Ausartak bilatzen, sentimenak adierazten
Ausartak bilatzen, pertsonei laguntzen.
Hau da gaur ikasi duguna.
- Elkar mozten ez diren kaleak, paraleloak dira.
- Zuzenean elkar mozten direnak, berriz, elkarzutak.
- Bestela mozten direnak, gurutzatzen diren zuzenak direla esaten da.
Atiek zabaldu ein dire,
eguzki berri bet kalien,
gu barik hemen ez dau ezer.
Jarri gaittez martxan,
hasi zaittez dantzan.
Eta emon, bizixeri egurre emon.
Bizitza gogorra dan arren,
gu gogorragoak gara.
Hau ez da larrosa bide bat,
aginek hemen estutu ein biher dire.
Eta emon, bizitzeri egurre emon,
aurrera beittu eta emon,
Bizixeri egurre emon.
Ez dekogu galtzeko ezer,
beldur ta lotsak bakarrik.
Rock and roll hau entzuten badozu
bizirik zagoz zu,
ta bizi ein bihozu.
Eta emon, bizixeri egurre emon.
Eurrera beittu eta emon,
bizixeri egurre emon,
eta emon behin da berriz egurre emon.
Eurrera beittu eta emon,
ahaztu barik egurre emon.
Aste honetako, ostiralean, Liburuen Eguna ospatuko da eta gure eskolara hainbat guraso, herritarrak,... etorriko dira ipuinak kontatzera. Gaur guri, Irati "Ane eta Moon intsektuen herrialdean" kontatzera etorri zaigu. Eskerrik asko, Irati!!!
Elkarri hobeto ezagutzeko, ikaskuntza kooperatiboko "Motxila" ariketa egin dugu. Hona hemen, gure argazkiak!!