2014/02/20

ANTTON KAZABON OTSAILAREN 18AN ETORRI ZEN BERASTEGIKO ESKOLARA.
Oso ondo pasa genuen, gure izenekin bertsotan jolasten hasi zen. Zu nor zara, unai, zu unai zara, unai bihurri haiz.
Asmakizunak esan zizkigun eta txapelketan ibili ginen.
Ipuin batzuk komentatu genituen: Tigrearen hizkera, Otsoto eta Toto, Letrak elurretan, Olatuak loretan, Momolo.
Bukaeran ahokorapiloekin jolastu genuen: aurki ederki odolkiak aulkian kiloka...
Solasaldian sei urterekin hasi zela idazten, ma me mi mo mu  mi mama me mima, idazten hasi zela,  laurogeita piko liburu idatzi dituela, ez ditu beldurreazko liburuak idatzi, kiroletakoak bai, oraindik ez duela gustukoen liburua idatzi, salduena Momolo liburua izan dela, pilotan jolastea eta lagunekin sagardotegira joatea gustatzen zaiola.




2 iruzkin:

  1. Ze suerte izan duzuen horrelako idazlea eskolara etortzearekin! Ana

    ErantzunEzabatu