ITURRIOTZ TALDEAK DIO:
Komunikabideak egunkaria, telefonoa, telebista, internet, posta eta irratia dira.
Aspaldian suaren kearekin komunikatzen ziren.
Gauzak azaltzeko, eskatzeko... hitz egiten dugu.
Nik artelan batekin pozik nagoela komunikatu dut.
URTXINTXA TALDEAK DIO:
Irratia Markonik asmatu zuela.
Komunikabideak egunkaria, telefonoa, telebista, internet, faxa, irratia...direla.
Irrati kate hauek daudela: Europa FM, Euskadi Gaztea, Euskadi Irratia, EITB...
BERASTEGI TALDEAK DIO:
Lehen gizakiak marrazkien bidez komunikatzen zirela.
Markonik irratia asmatu zuela.
Joanes Gutenberg-ek inprenta asmatu zuela.
Komunikabideak irratia, telebista, egunkaria, posta, internet... direla.
PIRATA TALDEAK DIO:
Markonik irratia asmatu zuen.
Joanes Gutenberg-ek inprenta asmatu zuen.
Kominukabideak hauek dira: telefonoa, telebista, ordenagailua, irratia, egunkaria, posta...
TXONTXONGILO TALDEAK DIO:
Euskaldunak aspaldian txalapartarekin komunikatzen ziren.
Suaren kea erabiltzen zutela elkarrekin komunikatzeko.
Markonik irratia asmatu zuela.
Joanes Gutenberg-ek inprenta asmatu zuela.
2015/03/26
2015/03/25
KOMUNIKABIDEAK
KOMUNIKABIDEAK gaiako Txoko Txuria: Ez da erraza izan txoko txuria apaintzea gaia honekin. Dena den, zerbait bildu dugu, eta hemen erakusten dizkizuegu irudiak.
2015/02/27
GAILETAK EGITEN
Sukaldari lanetan aritu dira gelako ikasle asko, eta gaileta goxo-goxoak egin dizkigute Irakurgaiak liburuan agertzen zen errezeta bati jarraituta.
Eskerrik asko!
Eskerrik asko!
2015/02/20
PLANETAK ETXERA!!
Txanelako Unibertsoaren gaiari jarraipena emanez, planetak egin ditugu plastikan. Lehenego egunkarietako paperekin bolak egin ditugu eta zintzilikatzeko soka batekin bildu.
Horrela genituela, bakoitzak pere planeta edo izarra margotzen hasi zen. Margoketa lana elkarri lagunduz egin genuen eskuak eta pintzelak erabiliz.
Lehortzen utzi eta etxera eraman genituen planetak!!
Horrela genituela, bakoitzak pere planeta edo izarra margotzen hasi zen. Margoketa lana elkarri lagunduz egin genuen eskuak eta pintzelak erabiliz.
Lehortzen utzi eta etxera eraman genituen planetak!!
2015/02/05
ORKESTA
Kaixo: Gaur goizean musika gelara sartu naiz ustekabean, eta orkesta bat egiten topatu ditut 2. mailakoak. Argazkiak atera dizkiet zuek ikusi ahal izateko. Pena, doinua ezin duzuela entzun. EDERRA!
Gero etzan dira, eta musika bat entzunez animalia bat imajinatzeko esan die maisuak. Eta gehiago ez dakit, joan egin behar izan dudalako. Galdetu zure seme-alabari...
Gero etzan dira, eta musika bat entzunez animalia bat imajinatzeko esan die maisuak. Eta gehiago ez dakit, joan egin behar izan dudalako. Galdetu zure seme-alabari...
2015/01/29
ESKULTOREAK GARA
IJAko klaseetan lagunekiko konfiantza lantzeko jolasak egiten ari gara. Aurrekoan eskultore lanetan ibili ginen.
Lehenengo eta bigarren mailako ikasleak eskultore eta eskulturarena egin zuten. Eskultoreak eskultura nahi zuten erara moldatu zezaketen eta bukatzen zutenean "argazkia" atera behar zuten.
Primera pasa genuen bai eskultore izanda eta baita eskultura izanda ere!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


































