ANTTON KAZABON OTSAILAREN 18AN ETORRI ZEN BERASTEGIKO ESKOLARA.
Oso ondo pasa genuen, gure izenekin bertsotan jolasten hasi zen. Zu nor zara, unai, zu unai zara, unai bihurri haiz.
Asmakizunak esan zizkigun eta txapelketan ibili ginen.
Ipuin batzuk komentatu genituen: Tigrearen hizkera, Otsoto eta Toto, Letrak elurretan, Olatuak loretan, Momolo.
Bukaeran ahokorapiloekin jolastu genuen: aurki ederki odolkiak aulkian kiloka...
Solasaldian sei urterekin hasi zela idazten, ma me mi mo mu mi mama me mima, idazten hasi zela, laurogeita piko liburu idatzi dituela, ez ditu beldurreazko liburuak idatzi, kiroletakoak bai, oraindik ez duela gustukoen liburua idatzi, salduena Momolo liburua izan dela, pilotan jolastea eta lagunekin sagardotegira joatea gustatzen zaiola.
2014/02/20
2013/12/03
2013/11/28
ASMAKILO
ASMAKIZUNAK ASMATZEKO ETA ESKOLA ASKOTAKO IKASLEEN ARTEAN EZAGUTZEKO DA ASMAKILO .
BERASTEGIKASIZEN DAGO ASMAKILORA SARTZEKO BIDEA.
BERASTEGIKASIZEN DAGO ASMAKILORA SARTZEKO BIDEA.
TXOKO TXURIA
Gelan txoko txuria jarri genuen eta jostailuak ekarriz herria sortu zen. Gaztelua urdina da, soldaduak ditugu, nekazariak ere bai, eta gauza
gehiago.
gehiago.
EUREKA MUSEOA
Urriaren 18an 2.maila, 3.maila
eta 1.mailako ikasleak
Donostiako Eureka kutxa espaziora
joan ginen. Barruan hainbat gauza
ikusi eta ikasi
eta gero parkera joan
ginen bazkaldu eta
jolastera.
Eguna eta gaua ikusi genuen gauzetako bat izan zen eta oso ondo pasa genuen.
Ate aurrean estatu bat eta iturri bat zegoen.
Asko ikasi genuen: pantaila haundi batean iparra, hegoa, eta nun dagoen erakutsi ziguten.
Lurra bueltaka ibiltzen zen eta argi batekin eguzkiak argitzen duena ikusten zen, argia zegoen tokietan eguna zen eta bitartean beste aldea gaua zen.
Eguzkitako ordularia egin genuen bukatzeko.
Planetariunean planetak eta izarrak ikusi genituen eta oso politak ziren. Politenak Saturno, Marte eta Lurra.
Ispiluaren islada miloika pertsona ikusten ziren eta azkenik talka egin ziren.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)









