2021/05/17

3. MAILAKOEN AURKEZPENA


Pasa den ostiralean, 3. mailakoak Txanelan ikasitakoa erakustera gure gelara etorri ziren. Gaia "Gorputza" zen eta zentzumenak (usaimena, dastamena, ukimena, ikusmena, entzumena) azaldu zizkiguten, landutako kanta bat,... Hau guztia, bakoitzak egindako "Lapbook-etik" erakutsi ziguten. Eta oso ondo pasa genuen!!! ESKERRIK ASKO 3. MAILAKOAK!!!








2021/05/10

EA2030 AURKEZPENA



Pasa den asteko ostiralean (maiatzaren 7an), Eskola Agenda 2030 proiektuan egindako lanketa, Udalera azaltzera joan ginen. Gure gelatik Amets eta Oier joan ziren, 1. mailatik Lorea eta Araitz, 3. eta 4. mailetatik, Iker eta Izaro, 5. mailatik Henar eta Oihane eta 6. mailatik, Ane eta Maddi. 
Guk egin genituen eskaerak hauek izan ziren:
- Belaze bat 
- Parke bat, txirrista, kolunpio eta tirolinekin
- Saski baloi eta futbol zelaiak
- Piszina bat tobogan eta tranpolinekin



BERASTEGI KANTUAN - KOLORETAKO FAMILIAK

 

2021/05/06

BERASTEGI KANTUAN - AUSARTAK BILATZEN 2021

 Ausartak bilatzen, sentimenak adierazten

Ausartak bilatzen, pertsonei  laguntzen.

Zu zara inportantea, zuk dakizu zer pasatzen den,

ez begiratu beste aldera, ez izan beldur gaiztoei.

Ausartak bilatzen, harroei aurre egiten,

eta pasatzen ari diren gaizto guztiei.

Lasaitu harroputza, eta jarri arreta.

Pasatu orria, atzean gelditzen zara

Nik errespetua  ia azpimarratu det

Motxilak libururik gabe ez dizu pisatu behar,

izan ausarta eta ez utzi ikusi zenuena gertatzen.

Norbait bakarrik badago, norbait baztertzen badute,

zu jarri bere ondoan, ni berarekin nago.

Zu jarri bere ondoan, eta  harroa akabo.

Eeeeiiii zuek!!

ausartaren indarra bihotzean dago.

Ausartak bilatzen. BIS

Gaur eskolara ni noa ausardiarekin

ez da zuzena nire lagunari hori gertatzea

ez konfunditu broma miña ematearekin

egoera gelditu, gehiegi pasa zara.

Gure borroka abestia ez duzu isilduko,

aurrean jartzen banaiz, ez duzu bultzatuko,

ez  zaude bakarrik, lagun

ez  zaizu ezer gertatuko,

begiratu aurrera, irrifar bat eta burua altxa.

Norbait bakarrik badago, norbait baztertzen badute,

zu jarri bere ondoan, ni berarekin nago.

Zu jarri bere ondoan, eta  harroa akabo.

Ausartak bilatzen, sentimenak adierazten

Ausartak bilatzen, pertsonei laguntzen.

Zu zara inportantea, zuk dakizu zer pasatzen den,

ez begiratu beste aldera, ez izan beldur gaiztoei.

Eeeeiiii zuek!!

ausartaren indarra bihotzean dago.

Eeeeiiii zuek!!

ausartaren indarra bihotzean dago.

Ausartak bilatzen.

Ausartak bilatzen.

Ausartak bilatzen.

Ausartak bilatzen, sentimenak adierazten

Ausartak bilatzen, pertsonei laguntzen.