2014/06/16

GURE GELAKO ZETARRAK

Sei bat aste daramate gure gelan, eta guk zaindu ditugu janaria emanez.
Tolosatik hosto bereziak ekarri ditugu, gero  krisalida egin dituzte,  eta  hamasei   tximeleta   dauzkagu.

Hurrengo  egunean  arrautzak  egiten  hasi ziren, txiki txikiak  eta multzoka bilduta.



Hurrengo astetan hilko dira eta arrautzatxoak udaberri arte jasoko ditugu. Orduan berriro hasiko dira ar txikiak jaiotzen.

2014/06/09

1., 2., eta 3. mailakoak Hondarribira joan ginen

Ekainaren 5-6an Hondarribira joanginen.Hortik ordu batera hondartzara  joan ginen, oso ondo pasa genuen.

Batzuk uretan saltoka baina ura oso hotza zegoen eta beste batzuk hondarretan gauzak egiten ibili ziren.



 



 


Itsasontziz Hendaiara  joan ginen, asko ibili ginen eta parke batera heldu ginen, eta han ogitartekoa jan genuen, itzultzean Hendaiako portura joan  ginen, itsasontzia  hartu  eta Hondarribira.




Gauean musikarekin jolasak egin genituen, nekatu egin ginen pixkabat, baina hala ere oso ondo pasa genuen,

11:00aldera ohera joan ginen eta andereñoak ipuin bat kontatu zigun.



Bigarren egunean, herria ikustera abiatu ginen, oinez.





Hondarribia herri polita da, harrizko etxeak, gaztelua, harresiak, eta arrantzaleen etxeak ditu ikusteko.